XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ENARAK

¿Zer egin dute len onera etortzen ziran enara pifla aiek?.

Urte batzuek badira gure efiitik ufiuti dabiltzala; dienak gogoratzen gera, ta geiago oraindik emen, erri zarrian bizi geranak, nolaz tellatu ta baikoi azpietan zenbat ta zenbat kabi jartzen zuten udara aurrena sortzian.

Oroitu alaz, gure Sta. Mari elizako aurre aldia, edo ate nagusiko inguruan, eunka egiten zuten beren kabiya ta antxen azitzen zituzten umetxuak.

¿Zer egin zuten?.

Juan ziran, iya guztiyak ta banaka banaka ikusten ditugu orain.

Zer gertatu ote da txori polit aben artian onela arrunt emeendik juateko?.

Asko ziortua lenbiziko ajia.

Abek gaxuak kabiya jarri ala kendu edo puskatu.

Etxe gutxitan utzi zayote pakian ta ortatik dator oyen igas egitea gure aldetik.

Enara, erriyan, da mota alaya, goizetik arratsera bere ega ederrian, dabillera elbita xomorro atzetik bira ta bira gora ta bera kalietan ta goizian goizetik bere kabi ertzetik banatzen danian bere abesti xamur ta eztiyak.

Emen, arkitu zanian leku dienetan eziya jartzen ziotela udara gure artian igarotzeko juan zan leku berri billa, ta alde egin du erri zarretara nolaz diran Ernani, Oyarzun, Ondarrabi ta onelako erri zarretara.

Emen nik uste det geyena biltzen dala Oyartzun aldian, ikusi beztela etxe ayetako balkoi piak ta laister arkituko dezute balkoi bat iru edo lau kabikin ta gutxi altziak lurretik.

Bada etxia, atian sartu ta beriala eskuakin arrapatzeko gisan, azaltzen dira bi kabi, urtero urtero egiten dituzte ta onela aurrera ere izango dira.

ba iñork ez diote gaitzik egiten ta ezaguturik alde on au, bildur gabe, urtero ta txintxo beren denboran leku artara juaten dira.

Enara emen, apillaren amarretik, amabostera etortzen da, artian dira zintzuak beñen ez dira atzeratzen.

Naiz ekaitz ta denbora txarrak artu birietan, ayek illaren amabosteako gure errietan dira.

Txori polit aben trebetasuna, da beren kabiya antolatzia.

Jakintsu azko ibilli da jakin nairik nundik edo nolaz egiten duten mortero edo iraulika, aiñ edarki, erozein baztarretan itsatsitzeko kabiya.

Ta nolaz itsatsi!.

Badatozki ebi, aize ta ekaitz txarrenak, ez da eroriko, ez du andik kenduko, naiz txarren txarrena izan egualdiya.

Guk eze badegu kentzen ura an egongo da urtietan.

Udara azkenian, egun batian, biltzen dira dienak erri ta ingurukuak, pillatzen dira, igotzen dira aidietara ta jarririk bat guztien aurretik, an juaten dira beste elur epeletara.

Dienen artian eramaten dituzte gaztiak ta onelaz erakutsitzen diote biria beste udara aurrenian etorri ditezen jayo errira, beren aitak ta amak egiten duten bezela.

Esaten detana urtero gertatzen da, ta erri batzubetan, urtetik urtera geyago ta au errex da ezagutzen, ba txori gaxuak azkar ezagutzen dute zein aldetan utzitzen doten pakian, gaitzik egin gabe, ta alaz ere beren kabi maitiadi, abek izan bear bai dute txikiyen seaskatxoak.

Nere etxeko tellatupian, eun gutxi etorri barru asi ziran egiñal guztian beren kabitxua antolatzen, ta gaur bigarren jarri aldiyan dituzte bost txito, ta ikusgaiak dira, beren gurasuak etortzian janarekin, nolaz azaltzen duten beren buruba ta irikitzen duten beren mokua ayek ematen dioten jana artzeko.

Sinixtu bada, nolaz etzayoten gaitzik egiten, datorren urtean ere leku ontara etorriko dira, ta aurten bezela aziko dituzte zortzi edo amar ume.

Dei bat bada txori zaleaidi.

Egin alegin guztiya, gure ingurutik aldegin ez dezan txori polit onek, utzirik pake pakean, ez autsi beren kabirik, ta ikusiko dezute nolaz berriz ere urtero, apirillaren erdi aldera izango diran gurekin.

Aditu bada ondo.

Birigarro.